Dragoi Bola saga, Akira Toriyamak 1984 eta 1995 bitartean idatzi eta marrazturiko mangan (komiki japoniarra) oinarritutako telebista saioa da. Lehenengoz 1986ko otsailaren 26an emititu zen Japonian Fuji Tv telebista katean.
Dragoi Bolak Son Goku izeneko tximino isatsa duen mutil baten abenturak kontatzen ditu, bere haurtzarotik heldu bihurtzen den arte. Arte martzialen munduan girotuta dago eta 7 Dragoi Bolen bilaketan oinarritzen da. Kondairak dioenez, Shenron dragoiak 7 Dragoi Bolak biltzen dituenaren edozein gurari betearaziko du.